XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta haietako baten azpian ikusi zuen, azkenik, bere lasaitasunerako, Hilda.

Hilda mutil gazte batekin zegoela iritsi zen Gabrielle.

- Hilda!... ahoskatu zuen, galtzen hasitako hieroglifiko hartako giltza aurkitu izan balu bezala.

- Hara, hi haiz, Angella esan zuen Hildak, sobera sorprestu gabe eta Gabrielleren bestorduko izen hura gaurkotuz.

Zer edo zer ekarri al didan?

Gabriellek kaxa bat bonboi erakutsi zion.

- Eta bestea?

- Hortxe daukan... argitu zion, botila wisky ttipi hura aipatzeke.

- Ahaztu baino lehen, mutiko hau Finn dun, nire aspaldiko ikaslea.

Gabriellek bi musu hotz eman zizkion irriño bat loratu zitzaion gazteari.

- Kaixo Finn esan zion ahopeka.

- Agur Finn solasa konkludituz eta ia-ia joateko aginduz, berriz, Hildak, klasearekin bihar jarraituko dugu.

Hildak berehala azaldu zion gazteak ttikitako andereño batekin nahasten zuela bera, eta nola joaten zitzaion egunero klase egun haiek goraipatuz eta oraikotuz.

- Egia esaten badinat, martxa honetan sinestu ere egingo dinat inoiz bere andereño arraioa izan nintzela...

Baina badakin, konpainia egiten din mutilak, konpainia...

Gabriellek gainbehera ikusi zuen Hilda.

Ilea erabat urdindua eta guttitzen hasia zuen, (...).